XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oteiza'tar Sabin jaun karmeldarrák honela esan zuen.

- Jauno... jaun andreok! Ez ote da miragarria honelako jaun polskar batengan geure euzkerea entzutea? Nik euzkeltzain urgazlea egitea eskatzen det.

- Bai, bai - esan zuten beste boz batzuek.

- Euzkerea trakets xamar darabil, baña kanp... erbestekoa dan ezkero... bai, parkatu leio...

Isiltasuna egin zen, eta gero, lendakaria idazkariarekin eta mahainean zegóen beste jaun batekin mintzatu ondoren, euzkeltzain urgazle izendatu ninduten, guti gora behera oraingo euskaltzain laguntzailearen gradoa bera zena.

Batzarra hasi zen benetan oraingoan.

Arrupe'tar Ixidor jaun pasiotarrák xosten bat irakurri zuen, euzkeraz filosofia tomista osoa nola itzuli behar zen esateko.

Metafisikazko kontzeptu goi eta nahaspilatuok zehatz mehatz eduki genitzan euzkeraz.

Oso xalotua izan zen, batez ere concepto hitza esateko (berak ongi azaldu zeukunez latinezko cum capio hitzetik hartua zena) euzkereak nolako aberastasuna zuen erakutsi zuenean: ...

Ni neu segur nago Akinoko sainduák ez zukeela susmatuko sekulan bere filosofiá hain modu ugari batez erabiliko zioketenik.

Ondoren Zaratain'dar Karla'k xosten luze bat irakurri zuen, (...).